Haurrak dira lehergailuen biktima nagusiak

Save the Children GKEk duela bi urte argitara eman zuen txosten baten arabera, azken hamarkadan bi milioi haurrek bere bizitza galdu dute gatazka armaturen baten ondorioz eta beste 6 milioi larriki zaurituak izan dira. Modu honetan, gatazka armatuak bilkatau dira haur eta gazteen bizitza itxaropenerako mehatxurik garrantzitsuenetako bat. Txostenean azaltzen denez, 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa altuena duten 10 herrialdeetatik zazpiretan gatazka armatu bat pairatzen dute.

Lehergailuen eragina pertsonen eta haurren bizitzan nabaria da: hauekin amaitzeaz gain edota zauri larriak sortzeaz gain, hezkuntza eta osasunan ere eragin zuzena dute, hainbat eskola eta ospitali txikituta geratzen baitira. 2010ean Afganistanen izandako erasoen ondorioz 400.000 haurretatik gora eskolarik gabe geratu ziren. Beraz, ondorio fisikoei ondorio psikologikoak ere gehitu behar zaizkie. Lehergailuek epe luzerako eri psikologikoak sor ditzakete eta hauek haurren hezkuntzan eta sozializazioan eragiten dute, adingabetu hauek esplotaziora eta abusura zaurgarriago utziz.

Gaur egungo gatazka armatuetan, hildakoen %90 inguru zibilen heriotzak izaten dira. Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak bereizi gabeko erasoaldiak debekatzen baditu ere, ia gatazka gehienetan biztanleria objektibo militarra bilakatzen da.

Zalantzarik gabe eragin kaltegarrienak dituzten lehergailuak pertsonen kontrako minak ditugu. 1997an sinatutako Ottawaren Itunari esker mina hauen eragina dexente murriztu bada ere, urtero 8 eta 10 mila adingabe inguru hil edo larriki zaurituak dira hauen eraginez. 2010ean (Afrikako Iparraldeko gatazkak piztu baino lehen) hauek ziren haur eta gazteentzat, lehergailuak direla eta, herrialderik arriskutsuenak: Afganistan, Palestinako lurralde okupatuak, Pakistan, Somalia, Sri Lanka eta Yemen.