Whatsapp-ek aurre hartu dio Twitter-i

Egunero, 20.000 milioi mezu bidaltzen omen dira Whatsapp bidez eta Twitter-en berriz, ‘bakarrik’ 400 milioi tuit. Whatsappeko arduradunek aditzera eman dutenez, momentuz ez dute bere finantziazio politika aldatuko. Horrela, Android gailuetan doan eskura daiteke lehen hamabi hilabetetarako eta, ondoren, urtero 0,99 euro ordaindu beharko dira. Iphoneko erabiltzaileek, berriz, 0,99 euro ordaindu beharko dute aplikazioa eskuratu ahal izateko. Kopuru txikiak badira ere, erabiltzaile askori ez zaio ideia ona iruditu, are gehiago hainbat urtez doan erabil zitekeen aplikazioa izanik. Kexa hauen aurrean, Whatsappeko arduradunek finantziazio iturri bakarra hori izango dela adierazi dute, ez baitute publizitatea txertatzeko asmorik.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.