Argazki kamerek ere zazpi bizitza omen dituzte

 

Barbara eta Dennis Gregoryri, 2008n, zilarrezko eztei-bidaian zirelarik, haien argazki-kamera itsasora erori zitzaien; New York eta Southamptonen artean hain zuzen ere. Momenturarte kamerarekin ateratako argazkiak betirako galdu zituztela pentsatuko bazuten ere, alabaina, argazkiak berreskuratu dituzte arrantzale galiziar bati esker.
Aurtengo urtarrilan, Pesca Berbés III ontziak, kamera eskuratu zuen eta Benito Estévez patroiak, etxera bueltatzean kameraren memoria ondo zebilela ikusi zuen. Hori dela eta, interneteko foru batean iragarki bat ezarri zuen.
Denborarekin, Barbara eta Dennisek jakin zuten arrantzale galiziar batzuek haien kamara berreskuratu zutela eta Benito Estévezekin kontaktuan jarri ziren. Honek argazkiak bidali zizkien eta azkenean, bikoteak Johannesburgotik Galiziara bidaiatu du patroiari eskerrak emateko. 
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.