Gazteen sormena sustatzeko programa Irunen

Irungo Udalak gaztee eta nerabeen sormena sustatzeko Gazte Artean izeneko programa jarri du abian. Programa hau Irungo Udaleko Gazteria Sailan eman den hausnarketa prozesu baten emaitza da eta orain arte Irunen ziren baliabideak batzea du helburu. Modu honetan, urte osoan zehar gazteen sormenarekin zerikusia duten proiektuak izango direla bermatu nahi da. Horrela, programaren barruan aurreikusten diren jardueren artean, besteak beste, lehiaketak, topaketak eta jardunaldiak aurkitzen dira, beti ere, gazteekin bat egiten duten gaien inguruan, hala nola, ikus-entzutezko esparrua, komikiak, moda, IKTak, graffitiak, musika edota dantza.

Irungo 13 eta 25 urte bitarteko gazteak dira programa honetaz baliatu ahal izango direnak.