Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak

Datorren ekainak 18 eta 19 bitartean “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” ikastaroa burutuko da UPV/EHUk urtero antolatzen ohi dituen Uda Ikastaroen barruan. Ikastaroaren zuzendaria Kike Amonarriz izango da eta bertan, euskarazko hedabideek etorkizunean aurre egin beharko dieten erronken inguruko hausnarketa egin nahi da.

Aurreikusita dauden hizlarien artean, besteak beste, Tokikomeko lehendakaria Mikel Irizar, HUHEZIko Aitor Zuberogoitia, Berriako Iban Arregi eta EiTBko Asier Larrinaga aurkitzen dira. Guztiek, bakoitzak bere esparrutik, euskarazko komunikabideek testuinguru berrira egokitzeko egin beharrekoaren inguruko hausnarketa egingo dute. Hori dela eta, etorkizunera begirako planteamenduak eta estrategiak definitzerakoan, euskal hedabideek hizkuntza normalizazio prozesuan zein helburu eta funtzio bete behar dituzten eztabaidatuko da. Ildo horretan, helburu horiek lortzeko euskal esparru komunikatiboak zein nolako egitura izan beharko lukeen ere aztertuko da.

Ikastaroan izena emateko epea jada zabalik dago eta 60€ko prezioa izango du maiatzan izena ematen dutenentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.