Gazteak Facebooketik ihes helduak direla eta

Gazte eta nerabeen ustetan gero eta heldu gehiago daude gizarte sare honetan

Argitaratu berri den azterlan baten arabera, gero eta gehiago dira Facebook utzi eta Twitter-era pasatzen ari diren gazteak. Antza denez, azken honetan gero eta heldu gehiago daude eta hori ez da gazte eta nerabeen gustoko. Azterlana Pew Ikerketa Zentroak burutu du eta bertako Amanda Lenhart-ek adierazten duenez, “oraindik Facebook profilak mantentzen jarraitzen dute baina gero eta denbora gutxiago ematen duten bertan eta Twitter, Instagram edo Tumblr bezalako guneetara jotzen dute”. Azterlan honen arabera, gizarte sareak erabiltzen dituzten nerabeen %94k profil bat du Facebooken, iaz zen portzentaje bera, hain zuzen ere. Twitteren berriz, kopuru hau %26koa da, baina aurreko urtearekin alderatuta kioputua bikoiztu egin da (%12). Azterlan honek agerian utzi duenez, gazteen %60ek bere mezuak publikoak egiten ditu Twitteren, hots, edonork ikus dezake zer idatzi duten. Laurden batek soilik onartzen du bere mezuak pribatuak direla eta %12k, berriz, ez daki bere mezuak pribatuak ala publikoak diren.

Gizarte sareren batean diren gazteen %90etik gora noizbait sareetara argazki bat igo izana onartzen du eta %70ak zein hiritan bizi den azaltzen du. Gezurra badirudi ere, %20k bere telefono mugikorraren zenbakia agerian du gizarte sareen profiletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.