Hau ez da nik prestatuta nuena

Horixe pentsatuko zuen Floridako Thomas Edwardsek bere emaztegaiari ezkontzako eskaera bitxia prestatu eta okerreko etxera jo zuenean. Izan ere, Edwardsek modu bitxian eskatu nahi zion bere neskalagunari berarekin ezkontzeko eta ideia hobeagorik faltan gaueko ordu txikitan bere etxera biluzik joatea otu zitzaion. Baina bere desgraziarako, gazteak bere neskalagunarena ez zen beste etxe batean aurkeztu zen. Behin etxe aurrean, arropa erantzi eta bere neskalaguna kaleratzeko etxeari bueltak ematen hasi zen. Barruan ziren bizilagunek ezin zuten sinetsi bere etxeko atarian jazotzen ari zena eta gaztea erotuta edo mozkortuta zelakoan poliziari deitu zioten.

Polizia aurkeztu zenean gazteak biluzik jarraitzen zuen. Polizia gerturatu zitzaionean, gaztea urduri eta oldarkor jarri zen eta poliziak tiro egin zion pistola elektriko horietako batekin. Ondoren atxilotua eta epaitua izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.