Begiak miazkatzea, joku erotiko berria Japonian

Japoniar gazteen artean bada gero eta hedatuagoa den praktika sexual berri bat. Praktika hau ‘oculolinctus’ izenarekin ezagutzen da eta, funtsean, elkarri begiak miazkatzean datza. Antza denez, joera honek ‘Born’ japoniar musika taldearen ‘Spiral Lie’ bideoklipan du jatorria. Gaur egun, adibidez, Tumblr gizarte sarean, praktika honen hainbat adibide aurki daitezke.

Antza denez, kornean diren nerbio amaierak sentikortasun handikoak dira eta, ondorioz, hauek miazkatzean plazer handia lor daiteke. Dena den, praktika honek arrisku handiak ditu. Izan ere, ahoan diren bakteriek beste pertsonaren begira pasatzean konjuntibitisa edo korneako ulzerak sor ditzakete. Azken hauek itsutasuna ere eragin dezakete.
Tendentzia edo joera honen berri Japoniako eskola bateko irakasle bati esker ezagutu da. Irakaslea kezkaturik azaldu zen bere ikasgelako hainbat ikaslek begietako infekzioekin azaltzen zirelako klasera. Kezkaturik osasun aginteei berri eman eta ikasleek praktikatzen zuten joko erotiko hau azalera atera da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.