Kontuz gizarte sareetan partekatzen dituzun edukiekin

OnDevice enpresak mundu osoan zehar 16 eta 34 urte bitarteko 6.000 gazterekin egindako azterlan baten arabera, hamar gazteetatik bat baztertua izan da lan eskaintzaren batetik bere gizarte sareetako profiletan azaltzen zen eduki desegokiengatik. Izan ere, gero eta gehiago dira lanpostu baterako hautagaia aztertzeko gizarte sareetako profilak aztertzen dituzten enpresak.

Aipatu adin tarteko gazte gehienek gizarte sareak erabiltzen dituzte bere lagunak buruan dutelarik eta ez bere enplegu-emaile izan daitezkeenak. Hala ere, gero eta gehiago dira hautagaien gizarte sareetako profiletan murgiltzen dire enplegu emaileak hauen benetazko izaera ezagutzeko. Enpresek, batez ere, sarera igotako argazkiak aztertzen ohi dituzte. Gizarte sareetan barreiatzen diren edukiak bizitza profesionalerako kaltegarri izan badaitezke ere, inkestatutako bi herenek ez dute arrisku hori somatzen.

Inkestatutako %62ak Internet gabe bizitzea oso zaila dela onartzen du eta heren batek Internet ura edota etxebizitza bezain garrantzitsua dela adierazten du.

Paradoxikoki, arrisku hori ikusten dutenek ere eduki desegokiak argitaratzen jarraitzen dute. Horrela, gizarte sareetan partekatutako edukiren bat kaltegarria izan badaiteke ere inkestatutako gazte gehienek ez dute sare hauek baztertzeko inolako asmorik azaltzen. Azterlan honen baitan, gazteek gehien erabiltzen dituzten sareak Facebook, YouTube eta Twitter dira. Antzeko ikerlan baten arabera, inkestatutako %62ak Internet gabe bizitzea oso zaila dela onartzen du eta heren batek Internet ura edota etxebizitza bezain garrantzitsua dela adierazten du. Gazteen artean, adibidez, konektibitatea eta gizarte sareetan izateko aukera oso garrantzitsuak dira.

Badira ere gizarte sareak lana aurkitzeko baliogarri direla baieztatzen duten beste hamaika ikerketa ere. Adibidez, Page Groupak egindako baten arabera estatu mailan lana aurkitu dutenen %34a gizarte sareei esker egin du.