Euskaraz hezi, euskaraz bizi

Zein nolako jarrera linguistikoa dute DBHko ikasleek euskararekiko? Eta zein nolako motibazioa dute ikasle horiek euskaraz ikasteko? Bi galdera horiek izan dira UPV/EHUko Urtzi Ruiz de Azua irakaslearen doktore-tesiaren ardatz. Eta horretarako, hots, euskararekiko jarrera linguistikoak neurtzeko, galdetegi berri bat sortu du. Galdetegi horretan, besteak beste, alderdi kognitibo, afektibo eta jokabidezkoak uztartzen dira.

Hainbat urtez DBH eta Batxilergoko ikasleei klaseak ematen izan ondoren, Ruiz de Azua gazteek euskararekiko azaltzen zuten jarrera eta motibazioarekiko kezkatu zen. Errealitate hori egiaztatzeko galdeketa bat prestatzera abiatu zen, baina ez ordura arte norbanakoaren jokabidea soilik kontutan hartzen zuen horietako bat. Ruiz de Azuak aipatu hiru dimentsioak (kognitibo, afektibo eta jokabidezkoak) kontutan hartuko zituen galdetegi bat prestatu beharra ikusi zuen.

Bere tesiaren prestakuntzan lortutako emaitzen arabera, euskararekiko jarrera linguistikoa eta hizkuntza hori ikasteko motibazioa, autokontzeptua zein errendimendu akademikoaren artean erlazio zuzen eta positiboa ematen dela ikus daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.