Sakelako telefonoen salmentak goruntz darrai Europan

IDCk ‘European Mobile Phone Tracker’ txostenean jasotako aurtengo bigarren hiruhilekoan datuen arabera, mendebaldeko Europan 43,3 milioi sakeleako telefono saldu ziren. Modu honetan, gailu hauen salmentak %2,6an hazi dira aurreko urteko tarte berarekin alderatuta. Telefono hauetatik guztietatik, ‘featured phones’ (smartphone ez diren gailuak) delakoen salmentak %27an jaitsi dira, guztira, 10,7 milioi unitate saldu direlarik. Smartphonen salmentak, berriz, %19an hazi dira eta, guztira, 32,9 milioi telefono saldu dira.

Sistema eragileen artean, Androidek nagusi izaten jarraitzen du. Aipatu epean saldutako telefono guztien artean %71ak sistema eragile hau zuen (23,2 milioi). Android atzetik Applen iOS-a aurkitzen da baina bi puntuko galerarekin (%19,4tik %17,4ra pasa da).

Ekoizleen artean Samsung da nagusi. Aztertutako epe horretan Samsung-ek 18,8 milioi telefono saldu ditu eta bere merkatu kuota %40tik gorakoa da. Bigarren postuan, Microsoftek erosi berri duen Nokia finlandiarra kokatzen da, 5,7 milioi gailurekin (%13,2). Dena den, Nokia bostgarren postuan aurkitzen da smartphonen salmentetan. Hirugarren postuan Apple eta bere iPhone-a aurkitzen dira, 5,7 milioi unitaterekin eta %13,2ko merkatu kuotarekin. Jarraian Sony (%11,3) eta LG (%8) kokatzen dira.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.