Google TV iristear da

Google TV iristear da; oraindik ez dago guztiz prest baina jada aurkeztua izan da. Zoritzarrez, hasieran bakarrik Estatu Batuan izango dute hau ikusteko aukera.

Mundu mailan nagusia den Internet bilatzailea kudeatzen duen konpainiak bere estrategia hedatu eta, oraindik, etxeko gailurik nagusiena den telebistan jarri ditu bere ikusmirak. Googlek Google TV delakoa aurkeztu berri du, eta aurkezpenean ikusitakoaren arabera, hasteko, badu lehiakideekiko abantaila handi bat: edukiak. Gauzak horrela, ez harritu hemendik urte batzuetara telebista kate nagusi bakarra badago.

Edukiak
Esan bezala, Google TV-ren punturik indartsuena edukietan kokatzen da. Googlek jada argira eman ditu Netflix, CNBC, CNN, TNT, HBO edota NBArekin lortutako hitzarmenak. Hauek guztiak aplikazio propioa izango dute Google TVren barruan. Aipatu konpainiek Google TV edukiekin hornituko dute, baina Blip, YouTube edota NYT bezalako eduki sortzaileekin elur bola martxan besterik ez da jarri.
Google TVk duen berezko beste ezaugarri bat plataformaren barruan edukiak kontrolatzeko eta kokatzeko aukera da. Gainera, Twitter bezalako gizarte sareek ere bere tokia izango dutela iragarri da.
Aurten asko izan dira fenomeno honen inguruan ateratako albisteak; azkena, EE.BBetan eta munduan zehar martxan noiz jarriko denaren inguruan. Momentuz webgune ofiziala, jada, martxan da. Bertan honen inguruko zehaztasun gehiago aurki daitezke. Horrela, hasieran jakinarazitako guztia egi bilakatzen hasi da: bideoak eskaeraren baitan, Android edo iOS telefonoetatik kontrolatzeko aukera, web-ean edukiak bilatzeko eta nabigatzeko aukera, berezko aplikazioak eta ohiko telebistatik edukiak grabatzeko aukera.

Zerbitzuak
Zerbitzuei dagokionez Google TVk Pandora, Netflix eta Twitter-ek garatutako aplikazioak izango ditu. Azken honen kasuan, Twitterek berak aditzera eman du Google TV izango den aplikazioa bestelako plataformetarako garatutakoan antzekoa izango dela. Horrela, besteak beste, telebista ikusten ari garen bitartean, Interfaz berean ikusten ari garenaren, edo bestelako gaiaren inguruan twiteatzeko aukera izango da.
Hau guztia gutxi balitz, Googlek hainbat webguneen telebistarako egokitzapena sustatu du, hala nola, The New York Times, USA Today, Blip.tv edota YouTube bera. Estatura irsiten denerako ikusi beharko da zein akordiora iristen diren bertan jada diren telebista kateekin.

Mundu mailan nagusia den Internet bilatzailea kudeatzen duen konpainiak bere estrategia hedatu eta, oraindik, etxeko gailurik nagusiena den telebistan jarri ditu bere ikusmirak. Googlek Google TV delakoa aurkeztu berri du, eta aurkezpenean ikusitakoaren arabera, hasteko, badu lehiakideekiko abantaila handi bat: edukiak. Gauzak horrela, ez harritu hemendik urte batzuetara telebista kate nagusi bakarra badago.EdukiakEsan bezala, Google TV-ren punturik indartsuena edukietan kokatzen da. Googlek jada argira eman ditu Netflix, CNBC, CNN, TNT, HBO edota NBArekin lortutako hitzarmenak. Hauek guztiak aplikazio propioa izango dute Google TVren barruan. Aipatu konpainiek Google TV edukiekin hornituko dute, baina Blip, YouTube edota NYT bezalako eduki sortzaileekin elur bola martxan besterik ez da jarri.Google TVk duen berezko beste ezaugarri bat plataformaren barruan edukiak kontrolatzeko eta kokatzeko aukera da. Gainera, Twitter bezalako gizarte sareek ere bere tokia izango dutela iragarri da.Aurten asko izan dira fenomeno honen inguruan ateratako albisteak; azkena, EE.BBetan eta munduan zehar martxan noiz jarriko denaren inguruan. Momentuz webgune ofiziala, jada, martxan da. Bertan honen inguruko zehaztasun gehiago aurki daitezke. Horrela, hasieran jakinarazitako guztia egi bilakatzen hasi da: bideoak eskaeraren baitan, Android edo iOS telefonoetatik kontrolatzeko aukera, web-ean edukiak bilatzeko eta nabigatzeko aukera, berezko aplikazioak eta ohiko telebistatik edukiak grabatzeko aukera.ZerbitzuakZerbitzuei dagokionez Google TVk Pandora, Netflix eta Twitter-ek garatutako aplikazioak izango ditu. Azken honen kasuan, Twitterek berak aditzera eman du Google TV izango den aplikazioa bestelako plataformetarako garatutakoan antzekoa izango dela. Horrela, besteak beste, telebista ikusten ari garen bitartean, Interfaz berean ikusten ari garenaren, edo bestelako gaiaren inguruan twiteatzeko aukera izango da.Hau guztia gutxi balitz, Googlek hainbat webguneen telebistarako egokitzapena sustatu du, hala nola, The New York Times, USA Today, Blip.tv edota YouTube bera. Estatura irsiten denerako ikusi beharko da zein akordiora iristen diren bertan jada diren telebista kateekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.