Lehen 3D tatuajea aurpegian

Mathew Whelam, 33 urteko britaniarra da aurpegian 3D tatuaje bat egin duen lehen pertsona. Tatuajeak ez dira gauza berria gizon honentzat, izan ere, Whelamek bere gorputzaren %80a guztiz tatuatuta du. 3D tatuaje hau egiteko eskarifikazio teknika mingarri bat erabiltzen da non, funtsean, azala erre eta kauterizatu behar da. Esan bezala, teknika hau oso mingarria da haragia zulatu behar delako.

Tatuajea burutu duen Lee Westwoodek onartu duenez, “inoiz izan dudan erronkarik handiena izan da”.

Whelamek bere lehen tatuajea 16 urte zituelarik egin zuen eta, maori kulturarekin liluratuta, bere gorputzean beste hainbat tatuaje burutzen jarraitu zuen. Bere gorputza ia osotasunean tatuatuta izanik, Whelamek bere izena aldatu eta ‘His Royal Majesty Body Art King of Land Ink’ izenarekin deitzea eskatu du. Whelamek adierazi duenez, “badakit extremoa dela baina espresatzeko dudan modua da eta aukeratu dudan bizitza estiloa da”. Gorputzean dituen tatuaje guztiak egiteko Whelamek 25.000€ inguru gastatu ditu jada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.