Bidaia agenda sorbaldan tatuatua

William Passman finantza munduan lan egiten zuen gizon arrunta zen, baina egun batean, bizitza osoa lanean eman zuela ikusita dena alde batera utzi eta mundu osoa ezagutu nahi zuela erabaki zuen. Gaur egun 59 urte dituen Passmani, gainera, mundu osoa ezagutzeaz gain, honek grabatuta geratu behar zuela otu zitzaion eta, ideia hobearen faltan edo, bere azalean grabatuko zuela erabaki zuen. Horrela, Passmanek bere sorbaldan mapamundi bat tatuatu eta bisitatzen dituen herrialdeak koloreztatu egiten ditu. Hala egin du 2006. urtetik geroztik eta jada 70 herrialde bisitatu ditu.

Kontinente guztietan izan arren, Passmanek garbi du zein den gehien gustatu zaion lekua: Argentina eta Brasil artean diren Iguazú urjauziak, hain zuzen ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.