28 milioi bikotek harremana eten du Whatsapparen eraginez

CyberPsychology and Behaviour Journal” aldizkariak egindako ikerlan baten arabera, 28 milioi bikote inguruk bere harremana eten du mundu osoan zehar Whatsapp aplikazio ezagunaren eraginez. Aplikazio honek dituen zenbait funtziok, ‘Double check’ delakoa eta pertsona baten azken konexioa noiz izan den ikusteko aukera, mesfidantza eta jeloskor jartzeko aukera sustatzen omen dute. Gaur egun, Whatsapp dugu munduan den aplikaziorik arrakastatsuenetako bat eta jada 300 milioi erabiltzaile inguru ditu. Bere sakelako telefonoan Interneterako konexioa duen edonork du aplikazio hau, mezuak doan bidaltzeko aukera ematen duelako. Sortzaileek aplikazio eraginkorra eta erosoa sortu nahi izan zuten, baina nahi gabe, bestelako funtzio baterako ere erabiltzan da aipatu aplikazioa. Izan ere, bikote askoren artean Whatsapp-a harremanaren termometroa bilakatu da.

Double check izenarekin ezagutzen den funtzioa da, apika, arazo gehien sortu dituena. Igorleak mezua bidaltzen duenean, check bat azaltzen da mezuarekin batera eta hartzailearen telefonoak mezua jasotzen duenean bigarren check-a azaltzen da. Jende askoren ustez, bigarren check horrek hartzaileak mezua irakurri duela adierazten du, baina ez du zertan horrela izan behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.