95.000 euroko isuna azkarregi gidatzeagatik

Finlandian azkarregi gidatzea garesti ateratzen da. Horrela, Anders Wiklöf izeneko bertako enpresa gizon batek 95.000 eurotako isuna ordaindu beharko du 50 kilometro orduko gehiegizko abiadura zuen tarte batean 77 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik, hots baimendutakoa baino 27 kilometro orduko azkarrago.

Isun hain altu honen arrazaioa ulertzeko, kontutan izan behar dugu Finlandian isunak jartzeko sistemaren arabera urratzaileak bere diru-sarreren arabera ordaindu behar duela. Horrela, Finlandian indarrean den araudiaren arabera, abiadura muga %15an gainditzea urratze larritzat hartzen da. Wiklöfek abiadura muga gainditu zuela onartu du baina finlandiar isun- sistema gehiegizkotzat jo du. Bere esanetan urraketa berberagatik Suedian soilik 450 eurotako isuna ordainduko zuen.

Hau ez da, dena den, Finlandian jarri den isunik altuena. 2002an, Nokia enpresako goi exekutibo batek 116.000 euroko isuna ordaindu behar izan zuen. Anssi Vanjokik bere motorra 75 km/orduko abiaduran gidatu zuen Helsinkiko kaleetan muga 50 km/ordukoa zenean. Dena den, Vanjokik helegitea aurkeztu zuen eta azkenean ‘soilik’ 6.000 euro ordaindu behar izan zituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.