41 urte gartzelan eman ondoren, atera eta hiru egunetara hiltzen da

Herman Wallace estatubaturrak 41 urte eman zituen gartzelan burutu ez zuen hilketa batengatik eta gartzelatik atera eta hiru egunetara hil egin da minbiziak jota. Amnesty International USAk adierazi duenez, Wallace epaileak bere kondena baliogabetu eta hiru egunetara hil egin da. Louisiannako estatuak babes-etxe batean jarri zuen Wallace baina biriketako minbizia jada oso garatuta zegoen eta hiru egun besterik ez ditu eman askatasunean. AI USAko bozeramaleen esanetan, Wallace 1974an kondenatua izan zen prozedura irregular baten ostean eta, guztira, 41 urte eman ditu gartzelan oso baldintza penagarrietan. Adibidez, urte hauetan guztietan, Wallacek egunero 23 ordu bakarrik ematen zituen eta ez zuen inolako programan parte hartzeko aukerarik izan.

Wallace afroamerikarra 1974an kondenatua izan zen gartzelako goardia bat hil omen zuelakoan. Epaimahaia arraza txuriko pertsonetaz soilik zegoen osatuta eta ez zen hilketarekin harremanetan jartzen zuen inolako ADN frogarik. Ondoren jakin ahal izan denez, estatuak berak lekuko nagusiaren testigantza ‘erosi’ zuen. Informazio honekin guztiarekin, estatuko komisario judizialak jada 2006an kondena bertan behera uztea eskatu zuen baina Loussianako Epaitegi Gorenak ez zuen helegitea onartu.

Azkenean, epaitegiak Wallace libre uztea erabaki zuen bere garaiko epaimahaian emakumerik ez zegoelako. Aik salatu du estatuak ez dituela bere akatsak onartu eta Wallace aske utzi duela errugabe zela onartu gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.