Sakelako telefonoetarako malware aplikazioak milioitik gorakoak dira

Trend Micro enpresak kaleratu berri duen txostenaren arabera Androiderako jada 700.000 malware aplikazio baino gehiago zirela aurreratzen zuen eta, urte amaierarako, kopuru hori milioi batera iritsiko zela aurreikusten zuen. Une honetan, enpresa beraren arabera, jada zifra horretara iritsi da malware aplikazioen kopurua. Hauetatik, hiru laurdenek zuzeneko jarduera maleziatsuak burutzen dituzte eta beste laurdenek, berriz, ez zuzenekoak. Azken hauen artean, adibidez, adware delakoa aurkituko litzateke.

Malware mehatxu arriskutsuenen artean, Fakeinst eta Opfake delako familietako aplikazioak daude. Lehenengoen kasuan, benetazko aplikazioak dirudite eta Premium zerbitzuak aktibatuz dirua lortzen dute. Bigarrenetan, berriz, erabiltzaileei artxibo bat deskargatzea eskatzen omen zaie .html artxibo bat zabaldu ahal izateko hau maleziotsua dela abisatu gabe.

Detektatuta dauden aplikaziorik garrantzitsuenak, berriz, Arpush eta Leadbit lirateke. Bi aplikazio hauek adware eta infostealers delakoak dira eta telefonoan, sistema eragilean eta IMEIn den informazioa eskuratzeko gai dira.

Hau guztia gutxi balitz, badira banku transferentzietan eragiten dute aplikazio maleziotsuak. Hauen artean, ezagunenak Fakebank eta Faketoken ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.