Eta zuk zein ingeles maila duzu?

Globalizazioaren eraginez, gero eta enpresa gehiagok atzerrian diren beste enpresekin hartu-emanak izaten dituzte. Harreman hauetan, ingelesa bilakatu da hizkuntza nagusia. Honi lotuta, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeen (eta baita hauen kide diren beste herrialdeen) artean ematen den gero eta migrazio mugimendu handiagoak aurkitzen ditugu. Testuinguru honetan, ingelesaren ezagutza gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da; alde batetik, atzerriko unibertsitateetan trebatzeko aukera ematen duelako eta, bestalde, lan merkatuaren ateak zabaltzen dituelako.

Urtero, milioika pertsona aurkezten dira mundu osoan zehar bere ingeles hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko diren froga desberdinetara, gehienak lan edo hezkuntza helburuekin, baina baita ingelesa zein puntutaraino menderatzen duten jakin nahi duten milaka pertsona ere. Estatu mailan egindako ikerketa baten arabera, hiritarren %20ak soilik du bere ingeles maila egiaztatzen duen ziurtagiriren bat, baina hizkuntza hau menderatzen dutela uste dutenen kopurua askoz ere altuagoa da. Hori dela eta, goi hezkuntza esparruan zein lan merkatuan, ezinbestekoa da hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriren bat izatea. Hauen artean, Cambridge University-ren tituluak (KET, PET, First, Advanced eta Proficency) dira, seguruenik, ezagunenak. Bestalde, goi hezkuntzarako zein atzerrian lan egiteko gero eta indar gehiago hartzen ari den azterketa British Councilek kudeatzen duen IELTS azterketa dugu. British Councilen, gainera, azterketa hauek guztiak prestatzeaz gain, bestelako ingeles ikastaroak ere eskaintzen dituzte.

Etorkizunera begira
Aipatu azterketa hauek guztiak nazioarteko aintzatespena dute eta, Europan ezezik, ingelesa ama hizkuntza duten herrialde gehienetako (AEB, Kanada, Australia, Zelanda Berria…) unibertsitate, negozio eskola edota elkarte profesionaletan ere onartzen dira. Gainera, azterketa hauek Europar Batasuneko Hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailekiko baliokidetasuna dute (goiko taulan ikus daitekeen bezala).

Ingeles ezagutzaren maila eskasa hezkuntza sistemaren gabezia handienetako bat izan da eta hau zuzendu nahian edo, estatu mailako goi hezkuntzan joera berria azaltzen ari da. Katalunian, adibidez, datorren ikasturtetik aurrera, unibertsitate graduren bat lortzeko atzerriko hizkuntzaren batean, baina batez ere ingelesera begira pentsatuta, B2 maila edo First Ziurtagiria izatea eskatuko da. Hori gabe, ezin izango litzateke unibertsitate titulurik lortu. Kantabrian, Gaztela-Mantxan edota Balearretan antzeko neurriak hartu nahi dituzte.

IELTS
IELTS hautagaien benetako ingeles maila ebaluatzeko diseinatuta dagoen azterketa da. Ingelesez egiten den herrialderen batean bizitzeko, lan egiteko edo ikasteko asmorik baldin baduzu, IELTS d egin beharreko azterketa, mundu osoko enpresek, unibertsitateek eta inmigrazio agentziek IELTS erabiliko baitute zure ingeles maila eta zure etorkizunaren aurrean duzun interesa egiaztatzeko. Gainera, IELTS azterketan ateratzen dituzun emaitzak mundu osoan onartuko dituzte, 8.000 hezkuntza erakunde, gobernuetako departamentu eta lan elkarte baino gehiagok, EE.BB.-etan dauden 3.000 baino gehiago barne.

 

YLE (Cambridge Young Learners): 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei bideratuta. Hiru mailatan banatzen da: Starters, Movers eta Flyers. Mintzamena, idazmena, entzumena eta irakurmena aztertzen dira. KET (Key English Test): YLEn bezala hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira eta azterketa hau gainditzean A2 mailaren baliokidea lortzen da.

PET (Preliminary English Test): B1ren baliokidea. Aurrekoetan bezala hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira.

FCE (First Certificate in English): First izenarekin ezagunagoa eta B2 mailaren baliokidea. Hezkuntza eta enpresa mailan aintzatespena du. Aurrekoetan bezala, hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira.

CAE (Cambridge Advanced Certificate): Advanced izenarekin ezagunagoa eta C1 mailaren baliokidea. Enpresa eta goi hezkuntzako erakundeen aintzatespena du, maila hau lortzeko ingeles hizkuntza-gaitasun handia behar baita.

CPE (Certificate of Proficency in English): Proficency izenarekin ezagunagoa eta C2 mailaren baliokidea, hots, egiazta daitekeen mailarik altuena. Graduondo ikasketak eta maila altuko lanpostuetarako eskatzen ohi den maila da.

IELTS (International English Level Test System): Bi azterketa mota daude, lehena goi hezkuntzara bideratuta (Academic) eta bigarrena mundu profesionalera bideratua (General Training). Atzerrian ikasi edota lan egin nahi dutenek egin beharreko azterketa, Europa eta hainbat herrialdeetako unibertsitate eta elkarte profesionalen aintzatespena baitu.

BEC (Business English Certificate): Enpresei lan giroan ingelesa erabiltzeko gaitasuna erakusteko daude diseinatuta. BEC-ak hiru tituluk osatzen dituzte: Preliminary (B1), Vantage (B2) eta Higher (C1).

ILEC (International Legal English Certificate): Maila altuko azterketa da eta Nazioarteko Zuzenbidean aritu nahi duten profesionalei zuzenduta dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.