10 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen % 70ak sakelako telefonoren bat du

14 eta 15 urte bitartekoen artean, berriz, %82raino hazten da, gehienak Internetarako konexioarekin

Espainiako Instituto Nacional de Estadística delakoak kaleratutako txosten baten arabera, estatuko 10 eta 15 urte bitarteko gaztetxo eta nerabeen % 70 inguru Internetera konektatzeko aukera ematen duten sakelako telefonoren baten jabe da. 14 eta 15 urte bitartekoen artean, ehuneko hori 12 puntu handiagoa da.

Adituen ustetan, eta kontrakoa pentsa badaiteke ere, datu hau modu positiboan irakurri behar da, izan ere, gazte eta nerabe hauentzat Internetera konektatzeko aukera izatea aukeratzat hartu behar baita, beti ere, erabilera zuzena egiten bada. Adituek, beraz, gakoa erabileran jartzen dute eta ez kopuruan. Izan ere, zein nolako trebakuntza dute gaztetxoek gailu hauek arriskurik gabe erabiltzeko?

Internet hamaika aukera ematen dituen espazioa da, baina era berean, arriskuz beteta dago. Horregatik, adin txikiagoetan, funtsezkoa da hauen berri izatea eta hauek ekiditzen jakitea. Txostenak agerian uzten duenez, gaztetxoek sarritan jokoen barruan diren txaten bidez harremanetan jartzen dira pertsona ezezagunekin.

Javier Urra psikologoak adierazi duenez, Internet, gaur egun, aurreko belaunaldiarentzat kalea zena bilakatu da eta bere garaian kaleetan ziren antzeko arriskuak aurki daitezke egun Interneten.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.