Sakelako telefonoa erabiltzen duzu komunean zaudenean?

Garbi dago egun diren smartphonen ezaugarririk nabarienetako bat hiperkonektibitaterako aukera dela. Nork ez du, behin ala behin, mezuren bat bidali edota gizarte sareetako profilari begiradatxo bat bota komunean den bitartean? Estatu Batuetan kopuru bat jarri nahi izan diote jende multzo horri eta erabiltzaileen %75ak komunean den bitartean sakelako telefonoa erabiltzen duela onartu du. Ez hori bakarrik, %68k lo den bitartean telefonoa gertu izan bhar duela ere onartu du.Estatu Batuako jendearen jokabide hau, seguruenik, gurean ere isla du eta ehunekoak antzeko kopuruetan mugi daitezkeela baieztatzen dute adituek.

Ikerketa honetan, erabiltzaileok telefonoarekin egiten dugun erabilera aztertu dute eta hainbat ondorio benetan kezkatzekoak dira. Horrela, erabiltzaileen %35ak bere seme-alabekin jolasean den bitartean edota bazkalorduan mahaian eserita den bitartean telefonoa ere erabiltzen duela onartu du. Kezkatzekoa ere gidatzen duen bitartean telefonoa erabiltzen duen jende mordoa, %32a azterlan honen arabera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.