Gizonek ez dute erosketak egitea gustoko

Gizonek erosketak egitea gustoko ez dutela oso ezaguna den topikoa da. Horretan oinarrituta, gazte batek bere neskalagunekin erosketak egiten dituzten gizon aspertuen argazkiak jasotzen dituen webgune bat sortu du, modu honetan, bera bezala pentsatzen omen duten hainbat gizon direla frogatu nahi ziolako bere neskalagunari. Webguneak arrakasta handia lortu du eta jada 35.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Webgunea baino, egokiagoa litzateke gizarte sare bateko profil batez hitz egitea. Izan ere, gazte honek Instagram delako gizarte sarean sortu baitu ‘webgune’ hori Miserable Men izenburupean. Aipatu profilean jada 500 argazki baino gehiago jasotzen dira, guztietan, bere neskalagunak erosketak amaitzeko zain diren gizonekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.