6.500 euro hilero besteen aurrean jateagatik

Park Seo-yeon korearrak ez du inoiz bakarrik afaltzen. Bere mahai aurrean kamara bat dago eta honen atzean, Park gaztea afaltzen ikusteko ordaintzen duten milaka ikusle. Joera berri baten aurrean gaude, vouyerismo gastronomikoa izenarekin ezagutzen dena hain zuzen ere. Honi esker, 34 urteko korear honak 6.500 euro inguru poltsikoratzen ditu hilero. Erabiltzaile bakoitzak 10 zentimo ordaindu behar ditu Park Seo-yeon afaltzen ikusteko, eta bide batez, korear diva berriak jaten dituen plater berdinak jaten saiatzen dira. Prezio horren truke, gainera, saioko protagonistarekin txateatzeko eskubidea ere badute.

Fenomeno hau azaltzeko, adituek Hego Koreako familietan eman diren aldaketa sakonak argudiatzen dituzte. Hori dela eta, hainbat pertsona bakarrik bizi dira eta Park Seo-yeon-ek gidatzen duen bezalako saioek konpainia egiteko balio die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.