Afrikako herrialde baten aireko indarrarekin amaitu zuen antxeta

Historiak milaka pasadizo ditu eta, hauetako asko, Javier Sanz-ek kudeatzen duen  ‘Historias de la Historia‘ izeneko blogean aurki daitezke. Bertan kontatzen diren hainbat bitxikerien artean, apika, harrigarriena 1987an Afrikako Benin herrialdean jazotakoa dugu. Urte horretan gertatutakoa azaltzeko, ahistorian atzera jo beharko dugu, 1972. urtera, hain zuzen ere. Urte horretan, Mathieu Kérékeu militarrak Afrikako mendebaldean den herrialde txiki horren kontrola hartu zuen bere gain estatu kolpe bat eman ostean. Bi urte beranduago, diktadoreak bere burua marxista-leninistatzat jo zuen eta orduko Sobiet Batasunarekin eta beste hainbat herrialde komunistekin hitzarmenak sinatu zituen. Hauei esker, Kérékeuk, herrialdeko hiriburua den Porto Novo-n abiazio-zelai bat eraiki ahal izan zuen, ordurarte ziren pista zaharrak ordezkatuz. Abiazio-zelai berriari esker, frantsesei atzemandako bost Mirage III ehiza-hegazkin erabiltzeko aukera izango zuten.

1987. urtera bueltatuz, abiazio-zelaian lan egiten zuen Mathieu Boya abiazio mantenimenduko teknikaria, aspertuta edo, bere golf swing-a hobetzen saiatzen ari zen abiazio-zelaiaren ingurunetan. Halako batean, Boyak pilota kolpatu eta une horretan pasatzen ari zen antxeta bati eman zion. Zorabiaturik, antxeta jada pistan aireratzeko prest zen Mirage baten zabaldutako kabinan amaitu zuen. Konortea berreskuratu zuenean, antxetahegoak astintzen eta pilotua erasotzen hasi zen. Honek, hegazkinaren kontrola galdu eta pistaren ondoan aparkatuta zeuden beste lau Miragen kontra egin zuen txoke. Honen ondorioz, leherketa handia izan zen eta bost hegazkinak txikituta geratu ziren.

Beningo epaileek Mathieu Boya errudun aurkitu zuten eta 40 milioi euroko isuna ezarri zioten. Diru hau ordaintzeko aukerarik ez zuenez gartzelan amaitu zuen Boyak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.