Javier Urra: “Gazteek beti zoriontsu izan nahi dute baina hori ezinezkoa da”

Esan izan ohi duzu seme-alabek prestatutako mundu batean bizi garela eta ez, esaten ohi den bezala, gurasoek utzitako mundu batean…
Gustoko dut ideia hori. Oinordetzan hartutako mundu bat izango balitz badirudi nahi duzuna egin ahal duzula. Beste moduan, berriz, gurea ez den mundu batean bizi gara eta horrek ardura bat eskatzen du, hots, mundu hori mantentzeko eta, ahal den neurrian, hobetzeko ardura. Garrantzitsua da jabetzea mundua ez dela gurea eta gure ekintzek, modu apal batean bada ere, eragina dutela mundu horretan.

Zein modutan aldatu da, azken hamarkadetan, guraso eta seme-alaben arteko harremana?

Nire ustez, gaur egun, guraso eta bere seme-alaben arteko harremanetan ez dago lehen bezain beste distantzia. Aurreko harremanetan, aginte edo autoritateariko beldurra ere bazen. Gaur egun, berdintasunezko harremana askoz ere nabariagoa da, agian gehiegizko berdintasuna ere ematen delarik. Kontutan hartu behar da orain eskolak ezezik hedabideek, gizarte sareek… ere hezitzen dutela. Ondorioz, lehen nagusi zen autoritate horrek indarra galdu du. Honek guztiak bere alde positiboak ditu baina, era berean, gero eta haur autoritarioagoak ikusten ditugu, frustrazioa onartzeko gaitasun eskasarekin edota haborokina geroratzeko gaitasunik gabe. Honen guztiaren espresio larriena seme-alaben gurasoenganako indarkerian ikusten dugu. Baina egia da izan badirela ere huts egiten duten gurasoak.

Suizidioa da gazteen heriotza-tasaren arrazoirik nagusiena, errepide istripuen aurretik. Zerk sortzen du hainbeste frustrazio gazteen artean?
Gazteek beti zoriontsu izan nahi dute eta hori ezinezkoa da. Bizitza gogorra da eta hainbat gazte ez daude behar bezala trebatuta bizitzak aurkezten dituen oztopoei aurre egiteko. Gazte asko kristalaren antzekoak dira, gogorrak baina hauskorrak eta gomazko pilota baten antzekoak izan beharko lukete.

Testuinguru beltz honetan murgilduta, zein nolako etorkizuna du gazteriak?
Garai latzak dira gazteriarentzat: lan merkatuan barneratzeko zailtasunak, emantzipatzeko aukerarik ez… Funtsean ez dute bere etorkizuna antolatzeko segurtasunik. Ikusmira aldatu behar da eta mundua bakarra dela pentsatu. Alde batera utzi behar da orain arte nagusi izan den ikuspegi erregionalista eta munduko edozein txokotan aukera bat izan daitekeela pentsatu.

Azkenean, berdin dio zein belaunalditaz ari garen, gizakion kezkak eta itxaropenak berdintsuak dira. Mundua etengabe aldatzen ari dela entzuten dugu baina muinak berean jarraitzen du.

Zein balore dira nagusi gure egungo gizartean? Baloreen krisiaz hitz egin daiteke?
Nire ustez, jende gehienak baloreak ditu. Are gehiago, baloreak ezezik dohainak ere ditu. Zoritxarrez, gure gizartean nabariagoa egiten da faltan dugun hori. Hedabideetan, adibidez, gizartearen irudi guztiz distortsionatuta azaltzen zaigu. Baina gure gertuko taldeetan begiratzen badugu (familia, lagunak…) egoera guztiz desberdina da. Gure gizarteak argi-ilun asko ditu, alderdi oso positiboekin baina baita oso alderdi kezkagarriekin ere. Baina ez dezagun gure burua engainatu; hala izan da beti. Gizakia boterearen sentimendua oso garatuta duen animalia da eta, gizartekoia izanik, nekez onartzen du bestea.

Ongiaren eta gaizkiaren arteko muga azaldu duzun bezain garbia al da beti?
Nik nahiko garbia dela uste dut. Jendeak argi du zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki eta zalantza gutxi izaten ditu horren inguruan. Beste gauza da norberak zeri ematen dion lehentasuna; interes pertsonalei lehentasuna ematen zaien edota interes orokorrari. Ni heriotza-zigorraren guztiz kontrakoa naiz baina gizarteak kontsideratu beharko luke, adibidez, II Guda Mundiala baino lehen Hitler erahila izan balitz zein nolako ondorioak izango ziren. Galdera hau ikuspegi etiko batetik egiten bada erantzuna guztiak ez duela balio izan beharko luke. Orain, interes orokorraren ikuspegitik galdetzen bada, erantzuna bestelakoa izango litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.