Taylor glaziarreko odol ur-jauziak

Taylor glaziarra Antartidako McMurdo eremuko Haran Lehorretan aurkitzen da. Glaziar hau oso berezia da, izan ere, bertatik ur gaza isurtzen den bakoitzean odolaren antza handia duen gorri koloreko ur-jauzi bat sortzen da. Hau munduko eremurik ezatseginetako bat da eta, zenbait zientzialarien ustetan, bertan, oso muturreko bizitza baldintzetara egokitu diren mikro-organismo estralurtarrak bizi daitezke. Zientzialariek ia oxigenorik gabe bizitzen diren 17 mikrobio mota desberdin aurkitu dituzte glaziar horretan.

McMurdoko eremu hau oso bitxia da Antartidan, berez, kontinente horretan izotzarekin estalirik ez dagoen eskualde bakanetakoa baita. Hala ere, bertan zenbait glaziar daude, batzuk ur gezaz osatuta eta besteak, Taylor glaziarraren kasuan bezala, ur-gazaz osatuta.

Glaziar horretan ikus daitekeen odol ur-jauzia 1960ko hamarkadatik ezagutzen da, baina oraindik ere, zientzialariek ez dute garbi zer dela eta ematen den fenomeno hori. Egin diren azterlan desberdinen arabera, gorri kolore hori glaziarreko ur-gazan aurkitzen den burdin-oxidoaren eraginez sortzen da baina zientzialariek ez dute garbi aipatu oxidoaren jatorria. Izan ere, inguruan diren antzeko glaziarretan ez da halako fenomenorik ematen.

Egun den teoria zabalduena honakoa da: duela zenbait milioi urte, Ross Itsasoak Taylor glaziarra urpetu zuen fiordo baten antzera. Klima aldatu zenean, itsasoak atzera egin zuen baina ur-gazako aintzira erraldoi bat geratu omen zen. Glaziarrak aurrera egiten zuen heinean, milioika urtez pilatutako gatz metaketek glaziarraren ertzeraino iristea lortu zuten. Kontutan izan behar dugu gatz honetan diren burni-ioiek bost milioi urte baino gehiago dutela. Glaziarra, itsasoan den gatz kopurua laukoizten duen gatzun batean dago flotatzen eta izoztutako ur masak egiten duen presioaren eraginez gatz hori guztia kanporatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.