2020rako biztanleriaren %70a smartphone baten jabe izango da

Ericcson konpainiak kaleratu berri duen Mobility Report txostenaren arabera, 2020. urterako, munduan bizi den biztanleriaren %70a smartphone baten jabe izango da. Gainera, aipatu txostenak azaltzen duenez, bost urte barru, biztanleriaren %90ak banda zabaleko estaldura izango du bere mugikorretan.

Ericcsonek egindako azterlan horren arabera, herrialde garatuetako merkatuetan erabiltzaileek gailu bat baino gehiago izateko joera nagusituko da. Garapen bidean diren herrialdeetan, aldiz, smartphonen salmentak biderkatu egingo dira, batez ere, gailu askoz ere merkeagoak azalduko direlako. Horrela, Asiako Ekialdeko, Ekialde Hurbileko eta Afrikako merkatuak izango lirateke gehien garatuko direnak.

Smartphone kopuruarekin batera, datuen trafiko mugikorra ere biderkatuko da. Adituen ustetan, 2020rako datuen trafiko mugikorra 10 aldiz biderkatuko da, datu trafiko osoaren %80a gailu mugikorren bidez emango delarik. EE.BBetan, adibidez, datozen bost urteetan, egun hileko 2,4GBetatik 14GBetara pasako dela uste da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.