Elebidek 412 intzidentzia jaso zituen iaz

Pasa den ekainaren 18an Elebideren 2014ko memoria aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean. Elebidek euskararen inguruan ematen diren hizkuntza urraketen inguruko kexak jasotzen ditu eta baita hauei konponbidea ematen saiatu ere. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari Joseba Lozanok emandako datuen arabera, iaz 412 inzidentzia jaso ziren. Aurreko urtearekin alderatuta, 53 kexa gehiago jaso ziren iaz (%14,76). Jasotako intzidentzia horietatik guztietatik, %88 kexak izan dira, %5 kontsultak, %4 iradokizunak eta %3 eskariak. Kexak aztertzerakoan, bi izan dira arrazoi nagusiak: Administrazioarekin ahoz zein idatziz aukeratu den hizkuntzan harremanak gauzatu ezina eta errotulazioan antzeman diren hutsuneak. Gainera, izapidetu diren 346 kexetatik 342 kasutan (%99), euskararen erabilera ezagatik gertatu da eskubide urraketa. Lau kasutan (%1), aldiz, gaztelaniaren erabileraren ezak eragin du urraketa.

Azpimarratzekoa da 2006ko urrian zerbitzu hau abian jarri zenetik, ia bikoiztu egin dela jasotako intzidentzia kopurua. Igoera hau, hizkuntza urraketen igoerarekin baino hiritarrek duten sentsibilizazio handiagoarekin erlazionatu du Baztarrikak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.