Euskararen tokia hizkuntza aniztasunean

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan

Irailaren hasieran eta UPV/EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan, ‘Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramón Piñeiroren ekarpenen harira’ ikastaroa burutuko da Eusko Jaurlaritzak eta Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Mintegi honen xede nagusia, izenburuak adierazten duen moduan, euskarak eta antzeko hizkuntzek testuinguru eleanitza batean bete behar duten tokiaren inguruko hausnarketa analitikoa burutzea da. Gainera, mintegian Koldo Mitxelenak soziolinguistikaren alorrean egindako lanetan sakonduko da.
Bestalde, hizkuntza gutxiagotuak direnez, galizierak eta euskarak elkar elikatzeko duten aukera eta modua aztertuko dira, egungo globalizazio aro hizkuntza aniztunean leku propioa izateko.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.