Kontuz Twitterren bidez egiten dituzun deialdiekin

Gizarte Sareak gero eta erabiliagoak dira, batez ere, gazteen artean. Hainbat erabilpenen artean, adibidez, jaialdi baterako deialdia egiteko baliogarri izan daitezke. Arazoa, jaialdia zurea ez den etxe batean egiten denean hasten da. Horixe gertatu da Galizako ‘pazo’ delako batean. Etxeko jabeak soilik udan joaten dira aipatu pazora eta, hori profitatuz, etxea zaintzen duen emakumearen semeak bertan 350 pertsonetarako jaialdi bat antolatzea erabaki zuen. Deialdia Twitterren bidez zabaldu zuen, baina bere zoritxarrerako, nagusietako bat Twitterzalea ere da eta jaialdiaren berri izan zuen. Nagusiak jaialdian bertaratu ziren polizia eta guzti. Pazora iritsi zirenean, han aurkitu zuten zaintzailearen semea sarreren dirua pilatzen. Guztira 1.000 euro inguru jaso omen zituen. Zaintzailearekin duen harreman ona dela eta familiak ez du salaketarik jarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.