Sakeleko telefono berriak arriskutsuagoak dira

Stanford Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera ukipen-pantaila duten telefonoek hainbat bakteria pilatzen dituzte eta, ondorioz, infekzioetarako iturri izan daitezke. Erabiltzaileek jakin ez arren, dei bat egiterakoan edota SMS bat bidaltzerakoan bakteriekin kutsatzeko arriskua dute. Arriskuaren garrantziaz ohartarazteko, ikerketaren buru den Timothy Julianek adierazi duenez, ukipen-pantaila duen sakeleko telefono batean egon daitekeen bakteria kopurua komuneko katean egon daitezkeen bakteria kopurua baino hemezortzi aldiz handiagoa da.
Ikerketan azaltzen den bezala, pantailan diren bakteriak ahoan, begietan edota sudurrean amai daitezke, honek infekzioak sortzeko duen arriskuarekin. Ikerketan arriskutsuak diren beste zenbait gailu ere aipatzen dira: igogailuetako botoiak, ordenagailuetako teklatuak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.