Ikaskideekin izandako sexu harremanen inguruko tesia

Duke Unibertsitateko ikasle betek dozena bat ikaskideekin izandako sexu harremanen inguruko karrera amaierako tesiak aipatu unibertsitateko arduradunen haserrea piztu du. Karen Owen ikasleak “Hezkuntza ikasgelatik haratago: bikaintasuna esparru akademiko horizontalean” izenburua zuen lana prestatu zuen, baina ezagutzera eman bezain pronto polemika piztu zen. Bere lanaren oihartzuna itzela izan denez, Owenek gizarte sare desberdinetan zituen profil guztiak ezabatu behar izan ditu.
Egileak aitortu duenez, bere asmoa ez zen lana argitaratzea, bere hiru lagunekin partekatzea baizik. Antza denez, lagun min hauetako bat interneten Karenen lanaren berri eman zuen eta hortik aurrera… Karenek egindako lanan Ipar Karolinan den Duke Unibertsitateko hamairu ikasleen izen eta argazkiak azaltzen dira. Ikasleak hauekin guztiekin harreman sexualak izan zituen eta ondoren puntuazioa eman zion bakoitzari. Horretarako, erakargarritasun fisikoa, zakilaren tamaina eta lodiera eta eskuekin zein ahoarekin zuten trebezia puntuatu zituen. Antza denez, ebaluatutako hamairu ikasleak unibertsitatean aski ezagunak dira, baina nahikoa puntuazio eskasa atera dute.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.