Eskola-uzte goiztiarraren tasa % 7,2koa da Euskal Autonomia Erkidegoan

Amaitu den ikasturteak azterketarako hainbat datu utzi ditu. Hauen artean, Eskola Uzte Goiztiarraren datuak esanguratsuak dira oso. Eustatek aurkeztutako ‘2020 Europa Adierazleak’ txostenean aurkeztutako datuen arabera, Eskola modu goiztiarrean utzitakoen tasak behera egin du poliki-poliki azken urteetan egungo % 7,2ra iritsi arte. Tasa hau zertxobait altuagoa da gizonen artean (% 7,7) nesken artean baino (% 6,6). Aldea azken urteetan murriztu da, batez ere gizonen tasak behera egin duelako. Izan ere, 2004an nesken tasa bikoizten zuen.

Europar Batasuneko 28 herrialdeen datuei erreparatzen badiegu, Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik kokatzen dela ikus dezakegu (% 11,1). Espainiak, aldiz, eskola modu goiztiarrean utzitakoen tasarik altuena du Europan (% 21,9).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.