Gazteen langabezia-tasa % 26,7koa da Euskal Autonomia Erkidegoan

Hirugarren hiruhilekoan gazteen langabezia 1,3 puntutan jaitsi da aurrekoarekin alderatuz

Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia tasa % 26,7koa izan da hirugarren hiruhilekoan. Tasa honek, enplegurik ez duten baina lan bila aktiboki ari diren pertsonen ehunekoa adierazten du, baina kontuan hartzen ditu soilik lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko saiakeraren bat egin dituzten gazteak. Halaber, ez dira kontuan hartzen lan bila dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten gazte ezgaituak.

Datu hauek guztiak, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) hiru hilean behin lantzen duen Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren 2015eko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak dira. Aurten bertan, EUSTATek inkesta hau egiteko erabili izan ohi duen metodologia aldatu du eta ondorioz, aurreko urteetako datuekin alderatzea ez litzateke zuzena izango. Gizon eta emakume gazteen langabezia-tasa ia berdina da (% 26,7 eta % 26,6, hurrenez hurren) eta lurralde historikoei joz gero, ikus dezakegu Gipuzkoan gazteen langabezia-tasa beste lurraldeetan baino baxuagoa dela (% 23,9, hain zuzen ere). Araban, aldiz, tasarik handiena jaso da (% 29,7).

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.