Aranzazu Calleja: “Norbera izateko eta originala izateko borroka egin behar da”

Borja Cobeagaren ‘Pagafantas’ eta ‘No controles’ edota Helena Tabernaren ‘Nagore’ filmen atzetik, besteak beste, bera dagoela esan daiteke. Izan ere, Aranzazu Calleja (Bilbao, 1977) biolinistak ikus-entzunezko ekoizpenetarako soinu-banden musikagile egiten du lan. Biolina ikasteaz gain, Arte Ederretako ikasketak ere egin zituen baina musika ez du alde batera utzi nahi izan eta oraingoan ospe handiko Boston-eko Berklee College of Music-en Film Scoring ikasten ari da.

Noiz hasi zinen biolina jotzen?

Bederatzi urterekin hasi nintzen biolin ikasketak. Ez nintzen ikasle oso ona, baina irmo eusten nion musika oso gustuko nuelako. Horrela, nahiz eta hasieran biolina jotzea hain esker onekoa ez izan, pixkanaka nire bidea egiten hasi nintzen… eta horretan darrait.

Zer ematen dizu instrumentu horrek?

Biolinak ez ditu, adibidez, pianoak instrumentu harmoniko gisa dituen abantailak, baina bere tinbre aukerak hainbat musika estilo desberdintzen dituzten oztopoei aurre egiteko lagungarri dira. Instrumentu horrek makina bat aspektu deskubritzeke ditu eta horrek konposatzerakoan ideia berriak bilatzeko erreminta interesgarria bihurtzen du.

Musika ikasten hasi zinen, gero Arte Ederretako ikasketak hasi zenituen, berriro ere musikarantz jo zenuen eta bai Arte Ederretako ikasketak eta baita biolineko ikasketak ere amaitu zenituen. Antza denez, ez zeneukan oso argi musika munduan aritu nahi zenuela

Karreraren lehenengo bi urteak biolineko azkeneko bi ikastaroekin partekatu nituen. Biak egiten ari nintzenean ez nuen bietako bat aukeratzean pentsatu. Egia da biolineko erdi mailako gradua amaitzean Arte Ederretan indar gehiago jarri nuela eta hainbat urtez kontserbatorioaren irakaskuntzarekin, baina inoiz ez nuen bi ikasketak alde batera utzi. Ikus-entzunezko sektorean lan egitearen aukera bi bideen arteko gurutzatzea izan da nolabait.

Zure aitak (Seve Calleja idazlea) eragina izan al du arteen munduarekiko interesa izan dezazun?

Artearekin harremana duten nire lehenengo oroitzapenak nire aitarekin uztarturik daude. Nire lehenengo akuarelak berak oparitu zizkidan eta biolineko lehenengo urtean irakasleak helduren bat nirekin egoteko eskatzen zuen irakaskuntzaren metodo bat baitzen. Eta nire aita izan zen ostiralero nirekin musika gelara etortzen zena. Halaber, gogoratzen dut idazmakina bat oparitu zidatela eta orduak eta orduak igarotzen nituela istorioak asmatzen, ondoren nik koadernatzen nituenak. Eragina, beraz, agerikoa da.

Aurten Bostoneko Berklee College of Music eskolan seihileko batez aritu zara ikasten. Zer da ikasi duzuna profesionalki hobetzeko lagungarri izan dena?

Batez ere, nigan gehiago sinisten erakutsi dit. Ipar Amerikarrek gogotsu eta seriotasunez hartzen dute mundu profesionala. Haien filosofia ‘aritzen zaren lanean, zein den lan hori aintzat hartu gabe, soilik hoberena izatearen jomuga izan behar duzu’ da. Haiek ikasle bakoitzaren puntu sendoak motibatu eta sustatzen saiatzen dira eta gabeziei ez diete hainbeste erreparatzen. Azken batean, ziur aski irakaskuntzaren emaitzak berak izango dira baina irakaskuntza prozesua eta norbanakoaren errealizazioa desberdinak dira oso. Hori da nirekin handik ekarri dudana. Orain gehiago gustatzen zait egiten dudana eta gehiago baloratzen dut nire burua.

Batik bat zinerako soinu-bandak eratzen dituzu. Musikaren munduan lan egingo zenuke ikus-entzunezko sektoretik at?

Bai, ikaragarri nahiko nuke. Niretzat musika egitea nahiko nuke enkarguak jaso gabe edota data zehatz batean lana amaitu beharreko premia hori barik. Hala ere,  talde baten baitan lan egitea eta istorio baten, pertsonaia baten edo narrazio baten musika sortzea gustukoa dut nahiz eta zenbaitetan publikoa musika hortaz ez jabetu.

Nacho Vigalondo eta Borja Cobeagaren lanentzako musika konposatu duzu. Nola ezagutu zenituen? Nola izan da haiekin lan egitea?

Biak UPV/EHUn ezagutu nituen, karrera desberdinak ikasten ari ginen baina haiek Arte Ederren fakultatera maiz joaten ziren Patxi Urquijoren zinema geletara. Nachorekin zenbait kolaborazio txiki egin ditut eta beti izan da dibertigarria eta erraza berarekin lan egitea. Borjaren lanetan inplikazioa bestelakoa da. 1998n hasi ginen lanean eta elkarlanean proiektu desberdinetan parte hartzean pixkanaka elkar ulertzen joan gara. Berarekin asko ikasten dut eta eroso sentitzen naiz elkarrenganako konfiantza dugulako.

Pagafantas ostean, Borja Cobeagaren beste film luze batentzako aritu zara soinu-banda konposatzen. Beti jarraitzen al duzu musika estilo bera bere konposaketetan?

Estiloak aldatu dira proiektu desberdinetan aritu garen heinean, alabaina, lan guztiek istorioaren barneko musikaren tratamendua eta zaintza berdinak dira. Hala eta guztiz ere, nire musika estiloa saihesten dudan arren, nire estiloa beti hor dago.

Musikaria izateaz gain, ikus-entzunezko ezagupenak izan behar al dira soinu-bandak eratu ahal izateko?

Bai, zalantzarik gabe. Ikus-entzunezko ezagupenik gabe oso zaila da musika zinemaren osagarri gisa ulertzea eta bere funtzioa irudiari lotuta egotea dela jakitea. Hortik aurrera ‘magia’ egin daiteke baina horretarako ezagupenak abiapuntu izan behar dira lan horretan huts ez egiteko. Berkleen asko harritu ninduen film scoring ikasleek ez zutela Hitchcock ezagutzen. Ez badituzu ‘Vertigo‘ edo ‘Psicosis‘ filmak ikusi eta ez badakizu musikak film hauetan egin duena, oso zaila da zinerako musiko ona izatera iristea.

Zaila al da ikus-entzunezko sektorean musika konposatzaile izatea?

Bai, mundu honetan barneratzea oso zaila da. Lan egitearekin ez da nahikoa, atzetik aukera bat ematen dizun eta ikusgarritasuna ematen dizun norbait egon behar du. Horregatik oso musikalari oso onak daude lanean aritzeko desiratzen daudenak eta oraindik ezagutzera eman ez direnak, eta badira ere erdipurdiko musikariak uneoro lanean daudenak.

Zein gomendio emango zenieke soinu-bandak eratzeko interesa duten gazteentzako?

Norbera izaten eta originala izaten borroka egiteko esango nieke. Azken batean, hori da gehien bat behar dena eta gainera, horren aurka inongo ‘soinu liburutegirik’ ezin du lehiatu. Lanbidearen teknika norbanakoaren nortasunarekin nahasten bada, aukera asko izango dituzu zutaz fija daitezen. Hori eta deitu behar den atea une egokian jotzen baduzu…

Orain dela gutxi esku hartu duzu Nagore Laffageren proiektu batean. Zertan datza?

Nagore Laffageren heriotzaren inguruko dokumental bat da. Helena Tabernak zuzendutako proiektua da eta bertan parte hartu ahal izateaz harro nago. Dokumentalak Nagoreren amaren, Asun Casasolaren, bozeramaile gisa funtzionatzen du, bere alabarekiko justizia eskatzen baitu eta era berean, dokumentala horrelakorik berriro ez gertatzeko izan daiteke. Hiritarrok genero indarkeria kasuen aurka egoten eta kasu hauek salatzen gehiago inplikatu beharko ginateke eta modu horretan hurrengo belaunaldiei errespetu eta tolerantzia baloreak transmitituko genieke.

Zer beste proiektutan ari zara lanean edo arituko zara?

‘No controles’ Borja Cobeagaren filmearen musika lana amaitu berri dut. Orain atsedenaldi bat hartuko du eta berriro ere Berkleera bueltatuko naiz Amerikar abenturari eusteko hurrengo proiektu garrantzitsuenetan lanean hasi baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.