Pertsona asexualak

Gaur egun sexualitatea normalizatuagoa duen gizarte batean gaude: emakumeek sexu-askatasun handiagoa dute, homosexualitatea indarra hartzen ari da, sexu birtualaren ekoizpena gorantz doa, joko sexualak ohikoagoak omen dira…

Alabaina, sexuarekiko atentzioa ez duten pertsonak ere badira. Antza denez, munduko biztanleriaren % 5 inguru asexuala da. Pertsona horiek dute ez sexu bereko ez kontrako sexuko pertsonenganako desiorik sentitzen eta sexurik gabe zoriontsu bizi dira.

Gai horren inguruan psikologoak ez datoz bat. Batzuen arabera pertsona horiek ez dute trauma psikologikorik, ez dira pertsona erreprimituak ezta frigidoak ere. Asexualak direla aitortzen duten zenbaitek diote haiek bizitza ohikoa egiten dutela eta familia eta lagunekin harreman bikainak dituztela.