Lehen etxebizitza babestua eskuratzeko gida gazteentzat

Gasteizko Udalak gazteei bere lehen etxebizitza babestua, alokairuan zein jabetzan, eskuratzen laguntzeko gida argitaratu berri du. Gida horretan, gazteek etxebizitza babestu bat lortzeko behar duten informazioa eskura dezakete: diru-laguntzak, aukerak, informazio lekuak, konparaziozko azterlanak eta glosarioa. Gida hau III. Udal Gazte Planean (2014-2015) zehazten zen lehenengo esku-hartze lerroaren (emantzipazioa eta autonomia) barruan kokatzen da. Argitaratu berri den gida jada 2008. urtean argitaratutakoaren gaurkotzea da eta, bide batez, etxebizitza babestuaren alorrean izan diren aldaketak ere barneratu dira.

Emantzipazioarena da gazteek egun duten arazorik handienetako bat. Egoera horretan, alokairuzko etxebizitza babestua izaten da gazteek duten aukerarik bideragarriena. Emantzipazioaren Behatokiak azaltzen duenaren arabera, komeni da diru iturrien % 30a baino gehiago ez bideratzea etxebizitza ordaintzera. Gazteek egun lan merkatuan pairatzen duten egoera ikusita, oso helburu zaila da ehuneko horretara mugatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.