Oso gutxi dira lanean ari diren 25 urtetik beherako gazteak

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) prestatzen ohi duen “Informe Laboral Euskadi” txostenak, beste behin, gazteek lan merkatuan barneratzeko dituzten zailtasunak utzi ditu agerian. Izan ere, Sara de la Rica-k zuzentzen duen taldeak ezagutzera eman duen azken txostenaren arabera, hots, 2016. urtearen lehen hiruhilekoari dagokiona, EAEn lanean ari diren 100 pertsonetatik 25 urte baino gutxiago dituztenak hiru besterik ez dira. Lanean ari diren pertsonen artean 45 urtetik gorako langileek, gero eta pisu gehiago dute.

Aipatu txostenak azaltzen duen egoera, hala ere, positibotzat jo behar da. Izan ere, azken urtean lan merkatuak 34 000 langabetu inguru barneratu ditu. Txostenean azpimarratzen denez, langabezian diren pertsonen kopurua okupazioa hazi den neurri berean murriztu da. Horrela, langabezian emandako beherakada hori lan merkatuari esker izan dela ondoriozta daiteke eta ez jarduerarik ezaren ondorioz. Bereziki, langabezian denbora gutxi eman duten pertsonak dira lan merkatuan azkarren sartzen ari direnak.

Txostenean azaltzen den beste ideia interesgarri bat gizartearen zahartzearena litzateke: gehiago dira lan merkatutik ateratzen diren pertsonak bertan sartzen direnak baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.