Ba al da Lurretik kanpo bizitzeko bestelako aukerarik?

Adituen ustetan, Eguzkia, izar ‘gaztea’ den arren, bere bizitzaren erdialdera iristen ari da. Zientzialarien kalkuluen arabera, Eguzkiak 4600 milioi urte inguru ditu eta 5000 milioi urte barru, erraldoi gorria bilakatuko da eta, ondorioz, Lurrean bizitzea ezinezkoa izango da.

Lurretik kanpo bizitzeko aukera aspalditik aztertzen ari den gaia da eta, berriki, Astrophysical Journal aldizkarian argitaratutako ikerlan baten arabera, irtenbidea nahiko gertu aurki daiteke. Izan ere, Ramses Ramírez eta Lisa Kaltenegger-ek egindako ikerketa horren arabera, Saturno eta Jupiterreko ilargietan gizakientzako bizitza-baldintza egokiak izan daitezke. Ramírez eta Kaltenegger-ek Eguzkiaren zahartzeak Eguzki Sisteman zein nolako eragina izango duen aztertu dute. Une honetan, eguzkia ignizio sekuentzia nagusian aurkitzen da. Funtsean, bere nukleoan den hidrogenoa kontsumitu eta helioan bihurtzen du fusio nuklearraren bidez. Nukleoan den hidrogenoa agortzen denean, azalean den hidrogenoa erretzen hasiko da eta, une horretan, erraldoi gorria izatera pasatuko da. Hori gertatzen denean, eguzkiaren tenperatura nabarmen jaitsiko da eta bere tamaina biderkatu egingo da. Zientzialarien kalkuluen arabera, eguzkiak Merkurio eta Artizarra ‘xurgatuko’ ditu. Lurraren kasuan, tenperatura nabarmen haziko da eta egun planeta urdina dena, suzko bola batean bilaka daiteke.

Aipatu ikerketan egindako kalkuluen arabera, hori gertatzen denean, gure eguzki sisteman bizitzeko baldintza egokiak (ura egoera likidoan izateko tenperaturak diren eremuak) Saturno eta Jupiter artean kokatuko dira. Zehazki, zientzialariek Europa eta Enzeladus sateliteak aipatu dituzte. Europaren kasuan, zientzialariek izoztutako ozeano bat aurkituko zuten berriki. NASAk egindako ikerketa baten arabera, Europan izan daitezkeen baldintzak egun Lurrean direnen antzekoak izan daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.