Gazteek politikarekiko gero eta interes handiagoa dute

Aurtengoa urte garrantzitsua da politikari dagokionez. Hil honetan errepikatuko diren Hauteskunde Orokorren ondoren, udazkenean Jaurlaritzarako hauteskundeak ere burutuko dira.

Hainbeste hauteskundeekin biztanleria politikarekin gogaituta egon daitekeenaren sentsazioa dagoen une honetan, hala ere, gazteek inoiz baino politikarekiko interes handiagoa dutela ezagutzera eman du Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Horrela, gazteek politikarekiko azaltzen duten interesa hamar puntutan gainditzen du biztanleriaren batez besteko interesa. Ideologiari dagokionez, gazte gehienen ezkertiartzat jotzen dute bere burua.

p4686-A

Datu horiek guztiak Gazteen Euskal Behatokiak burututako inkesta baten emaitza dira. Datuak laster argitaratuko den ‘Euskadiko gazteak 2016’ txostenean azalduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.