Sexua harremanak ez edukitzeko aitzakiak

Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate eta Eskolak egindako ikerketa baten arabera sexuak buruko mina ken dezake


Sexua praktikatzea atseginez hartzen den jarduera izan arren, ez da beti harreman sexualak edukitzeko gogoa izaten. Bikotekideren batek sexu harremanak izatekoa desioa duenean eta besteak ez, tentsioa sor daiteke. Normalean, emakumea izaten da desio hori txikiagoa izaten duena, eta ‘buruko min naiz’ bezalako aitzakiak klasikoak bihurtu dira. Dena den, gizonezkoen kasuan ere aitzakiak bilatzeko kasuak edo momentuak ematen dira. Izan ere, EXCUSE txostenaren arabera, haiek ere sexu harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituzte.

Testuinguru honetan, askotan bikotekideari egia esan beharrean aitzakiak jartzen dira eta zalantzarik gabe, aitzaki ezagunenetarikoena aipatu buruko minarena da. Batik bat, aintzina emakumek ziren aitzakia hau jartzen zutenak eta egun, zenbait gizonek jartzen dutena.
Orain arte aitzakia hau erabiltzea trikimailu ona izan da baina, hemendik aurrera, aitzakia hau ezartzean kontu handiz ibili behar da. Izan ere, Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate eta Eskolak egindako ikerketa baten arabera sexu harremanak izateak buruko mina kasu ugarietan kentzen baitu. Ikertzaileek buruko mina dutenek desio sexual maila altuagoak dituztela ikusi dute. Haiek aipatutako beste ondorio bat orgasmoa bi aspirinen baliokidea dela da.
Normalean jartzen ohi diren beste aitzakietatik aipagarrienetakoa etxean diren seme-alabek zeozer entzun dezaketela da. Psikologoen esanetan, gurasoek ezin diete haurrei harreman sexualak izaten dituztela ezkutatu. Ez dute ezer ez ikusi behar baina beste hitzetan azaldu egin behar zaie bikoteak ohean bakarrik ez dela lo egiten.
Gizonek jartzen dituzten aitzakiak
Arestian aipatu bezala, gizonek ere aitzakiak ematen dituzte harremanak sahiestearren. Aitzakia nagusienak besteak beste, nekea, antsietatea eta alkohola dira.
EXCUSE txostena egiteko, estatuko 1.050 pertsona elkarrizketatu dira eta horietatik erdia neskak eta beste erdia mutilak izan dira. Bertan gizonen %30ek sexu harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituztela nabarmendu daiteke. Horietatik %54k nekatuta egoteagatik sexu harremanak izatea ekiditen ditu, %35k estresatuta egoteagatik, beste %35a antsietatea izateagatik, %20 alkohola hartu izanagatik eta %10 arazo ekonomikoengatik.
Badira beste hainbat aitzakia, hala nola, asko jan izana (%8) edota zale duen futbol taldea galdu izana (%8).
Hala eta guztiz ere, gizonezkoen kasuan, aitzakiak ezartzea beste arazo bat ezkutatzen du, zutitzearen disfuntzioa alegia. Kasu hauetan, gizonak espezialistara joateko aitzakiak jartzen ditu, estresa azpimarragarrienetarikoa izanik.
Txostenak aurkezten dituen ondorioetatik, agerikoa da gizonak disfuntzioa duenean hobe duela medikuarengana jotzea arazoa tratatzen ez bada okerreruntz joan daitekelako.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.