EAE eta Nafarroa iraupen luzeko langabetu tasa altuenak dituzten erkidegoen artean

Euskal Autonomia Erkidegoa (% 45,9) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (%47,8) iraupen luzeko langabetuen tasa altuenak dituzten erkidegoen artean aurkitzen dira. Soilik Kanariak (%49,2) eta Valentziak (%48,7) dute tasa altuagoa. Estatu mailan, iraupen luzeko langabetuen batez besteko tasa %43,2koa da. Ramstad-ek Instituto Nacional de Estadísticak emandako datuetan oinarrituta egindako ikerketaren arabera, Euskadin zein Nafarroan diren iraupen luzeko langabetuen kopurua biderkatu egin da azken zortzi urteetan. Horrela, 2008. urtean EAEn 13 000 iraupen luzeko langabetu ziren bitartean, aurten 60 400 daude. Zorionez, azken urtean bakarrik tasa hori % 24an murriztu da, 79 800 langabetuetatik aipatu 60 400 langabetuetara. Ofizialki, langabezian bi urte baino gehiago eman dituzten langileak iraupen luzeko langabetutzat hartzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.