Euskadi gehiegi zahartzen ari da

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria gero eta zaharragoa da. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera gazteen proportzioa euskal gizartearen barruan gero eta txikiagoa da. Izan ere, azken hamabost urteetan euskal gizarteak duen gazteen indizea (15-29 urte bitarteko gazteek biztanleria osoan duten ehunekoa) etengabe egin du behera eta, bederatzi puntu galdu ostean % 13,2an kokatu da. Bilakaera oso kezkagarria da eta azken hamar urteetan gazteen proportzioa erdira jaitsi da. Horrela, 2000. urtean 64 urtetik gorako 100 nagusiko 129,2 gazte zeuden bitartean, 2015ean horien erdiak baino gutxiago (62,5) izango lirateke.

Lurralde historikoei dagokionez, Gipuzkoa izango litzateke gazte indize altuena duena (%13,5); Araban (%13,4) eta Bizkaian (%12,9) izango lirateke.

Euskadi da, gainera, Estatu mailan gazteen indize baxuenetakoa duen erkidegoa eta bakarrik Asturiasek du gurea baino indize baxuagoa. Europar Batasuneko batez bestekoarekin (%17,5) alderatuta ere gurea oso baxua dela ikus daiteke.

p4727B

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.