Giza Garapen Indize altuenetakoa du Euskadik

Euskal Autonomia Erkidegoa Giza Garapen Indizerik (Human Development Index-HDI) altuena duen munduko zortzigarren lurraldea da. HDI delakoa Nazio Batuak herrialde desberdinen ongizate maila neurtzeko erabiltzen duen neurria da eta, besteak beste, bizitza itxaropena, eskolaratze-tasa edo biztanleko errenta bezalako aldagaietan oinarritzen da. Eustat-ek egindako kalkuluen baitan, EAEko HDI maila 0,915 puntutakoa da. Estatuaren kasuan, adibidez, maila hori 0,876 puntutakoa litzateke. Modu horretan, Euskadi soilik Norvegia, Australia, Suitza, Danimarka, Herbehereak, Alemania eta Irlandaren atzean kokatu da, eta Estatu Batuaken parean. Euskal Autonomia Erkidegoak bi postu egin du gora Giza Garapen Indizearen sailkapenean Erresuma Batua eta Zeelanda Berria atzean utzita.

Bizitza itxaropenari dagokionez, adibidez, Euskadi sailkapenaren hirugarren postuan aurkitzen da (83,4 urte). Bere aurrean, Japonia (83,5) eta Hong Kong (84) bakarrik aurkitzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.