Euskaraz den lehen kalkulagailua aurkeztu dute Donostian

Eusko Jaurlaritzak eta Casio empresa japoniarrak euskarazko lehenengo Casio kalkulagailua aurkeztu dute. Datorren ikasturtetik aurrera, bai ikasleek zein irakasleek ClassWiz kalkulagailua euskaraz erabiltzeko aukera izango dute. Irakasleekin batera garatu den kalkulagailua Espainiako eta Portugaleko gobernuek ezarritako eskola-curriculumetara egokituta dago eta bereizmen handiko pantaila du hizkuntza aukeratu ahal izateko. Erabiltzaileek lau hizkuntza izango dute aukeran: gaztelania, katalana, euskara eta portugesa. ClassWiz serieko kalkulagailuekin ikasleek kalkulu-orri baten oinarrizko funtzioekin praktikatu ahalko dute ikasgelan, ordenagailu baten beharrik gabe. Horien artean dira, besteak beste: batuketak egitea, biderketak, batezbesteko balioak eta maximoa eta minimoa zehaztea, baita Riemannen integralaren batuketak eta errepikapenak eta abar kalkulatzea ere. ClassWiz serieko gailuek grafikoak ikusteko aukera ere ematen dute, Interneterako sarbidea duen smartphone edo tableta baten bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.