Marta Machok irabazi du 2016ko Emakunde Saria

UPV/EHUko Geometria eta Topologiako irakaslea da Marta Macho. Emakundek Machok emakumeak matematiken eta zientzien mundura gerturatzeko eta emakume zientzialarien lana eta hauek akademia munduari eta garapen sozialari egindako ekarpenak ikusarazteko egin duen lanagatik eman dio bere saria. Macho ‘Mujeres con ciencia’ blogaren arduraduna ere bada. Bertan, generoa eta zientzia gaiak jorratzen ditu Machok, emakume zientifikoen lana ikustaraziz. Emakunderen Berdintasuneko Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko aitortza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea, baita emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.