Gora egin du euskarazko hedabideen kontsumoak

Hedabideen kontsumoa neurtzen duen CIES enpresak berriki ezagutzera eman dituen datuen arabera euskarazko komunikabideen kontsumitzaileen kopurua % 32 igo da 2008. urtetik hona. Datu horien arabera, euskaldunon % 45 inguruk, hots, ia 500.000 pertsonak, egunero kontsumitzen ditugu euskarazko hedabideak. Hala ere, hedabideen joera ez da guztiz homogeneoa. Horrela, irrati eta Internet bidez zabaltzen diren hedabideen kontsumoak gora egin duen bitartean, telebistarenak behera egin du. Prentsa inprimatuaren kontsumoa berean mantendu da. Datuak hil honen hasieran izan den Durangoko Azokan aurkeztu zituzten Errota Digitala elkarteko Gorka Salces eta EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak. Salcesek azpimarratu zuenez, gazteentzako edukietan gabezia nabarmenak daude: “Ez da asmatu gazteentzako edukiak sortzen eta sortu diren kasuetan eginiko lana ezagutarazteko baliabideak falta izan dira”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.