Droga eta alkohola ez ezik, plan berriak apustuak ere aintzat hartuko ditu

Bilboko Udalak Menpekotasunen V. Udal Plana aurkeztu berri du. Plan horren berritasun handiena honakoa da: substantziarik gabeko menpekotasun edo zaletasunak ere aintzat hartuko ditu. Izan ere, plan berriak garrantzi handia ematen die joko patologikoei edo apustuei. Zentzu horretan, adin gabeek eta gazteek arreta berezia jasoko dute, Udaletik azpimarratu duten bezala, ludopata gazte eta helduen profilak guztiz desberdinak direlako. Bilboko Udaletik azaldu dutenez, apustuak jada ez dira pertsona helduen kontua eta, gero eta gehiago, gazteek joko horietan parte hartzen dute, bereziki, Internet bidez. Gazteen artean menpekotasunak ekiditeko prebentzioan sakontzea aurreikusten da. Horrela, jada Bilboko hainbat ikastetxerekin lanean ari da Udala.

Joko eta apustuak ez ezik, Planak alkoholaren eta hainbat drogen menpekotasunak ere jorratuko ditu. Kasu horretan, xedea substantzia horien kontsumoa ahal den neurrian murriztea eta kontsumo horiek eragiten dituzten jarrera negatiboak ekiditea da.

Plana indarrean izango da 2019. urtera arte eta lau lan-ildo nagusi izango ditu: haurrak, nerabeak, gazteak eta pertsona helduak.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.