Lurraren eremu magnetikoaren alderantzikatzea iragarri dute

Eremu magnetiko ikusezin batek gure planeta inguratzen du. Eremu magnetiko hori ezinbestekoa da gure planetan bizitza bermatu ahal izateko, besteak beste, eguzki erradiaziotik babesten gaituelako. Jende askok pentsa dezakeenaren kontra, eremu magnetiko hori oso dinamikoa da, hots, etengabe mugitzen ari da. Mugimendu horien ondorioz, iparraldean zein hegoaldean diren poloak lekuz ere alda daitezke. Alderantzikatze magnetikoak, batez beste, bitan ematen dira milioi bat urte bakoitzeko.Gure planetaren historian milaka aldiz eman da fenomeno hori eta adituen ustez epe motzean horrelako aldaketa global bat eman daiteke, azken boladan eremu hori % 5 murriztu baita. Baina zein nolako eragina izan dezake aldaketa horrek?

Azken alderantzikatze geomagnetikoa duela 780.000 urte inguru izan zen (Brunhes-Matuyama izenarekin ezagutzen da) eta azken aldi baterako alderantzikatzea (Laschamp izenarekin ezagutzen dena) duela 41.000 urte.

Horrelako alderantzikatze bat ematen denean eremu magnetikoaren babes gaitasuna murriztu egiten da eta, ondorioz, gure atmosferan partikula gehiago sartuko lirateke. Horrek arriskuan jar dezake elektrizitate azpiegituretan, sateliteetan edota hegazkinetan.

Bizitza-baldintzei dagokionez, ezin da jakin zein puntutaraino eragin dezakeen. Izan ere, azken alderantzikatzea eman zenean oraindik ez zen gizakirik. Zenbait zientzialarien ustez gizadiaren desagertzea ere eman liteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.