Punto de Vista zinemaldiak oso balantze positiboarekin itxi du aurtengo edizioa

Amaitu da jada Punto de Vista-Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioa. Martxoaren 6 eta 11 bitartean gauzatu den programak inoiz baino jende gehiago biltzea lortu du. Guztira, 8.329 ikusle izan dira XI. edizio honetan, iaz baino 200 inguru gehiago. Jarduera gehienak Baluarten egin dira baina baita Gayarre Antzokian, Nafarroako Filmotekan, Huarte Arte Garaikideko Zentroan, Katakraken edo Nébulan ere.

Bestalde, antolatzaileek hamaikagarren edizio honetan komunikabideetatik jasotako estaldura zabala eta garrantzitsua nabarmendu dute. Zentzu horretan, Victor Éricek prentsan idatzitakoa azpimarratu nahi izan dute. Guztira, 1.000 agerpen baino gehiago erregistratu dira prentsan, irratian, telebistan eta Interneten. Aurtengo edizioan, 72 hedabide akreditatu dira.

Edizio honetan, Punto de Vista jaialdian 21 boluntariok hartu dute parte. Boluntario horietatik asko berriro aritu dira jaialdian, aurreko edizioetan parte hartu eta gero, beraz, jaialdiaren arabera, hori izan da lehiaketa baten egoera eta osasun onaren adierazle bikainetako bat.

Horrez gain, jaialdian hirugarren urtez parte hartu duen Gazte Epaimahairen parte-hartzea finkatu da, 21 kiderekin. Bere balorazioei jarraiki, epaimahai honek Sail ofizialeko pelikuletako bat soilik ez du gainditu, marjina txikiarekin (From Vincent’s House in the Borinage), publikoaren botoari jarraiki, berriz, filma guztiek gainditu dute. Azken hura izan da jaialdi honetan gertatzen den lehenengo aldia. Nabarmendu behar da publikoaren botazioaren partaidetza aktiboa bikoiztu egin dela beste urteekin konparatuta, beraz, argi geratzen da, jaialdian ohikoa den bezala, publikoa oso kontzientziatua dagoela eta oso aktiboa dela.

Lehenengo aldiz, Punto de Vista jaialdiak hitzarmen bat sinatu du, dokumentu zinema eta sorkuntzako masterretako hainbat ikaslek jaialdian parte hartu ahal izateko, besteak beste: MasterLav, UPV-EHU, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Pompeu Fabra, ECAM, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta aurten DocNomads nazioarteko masterrarekin estreinatu den hitzarmena. Hura Lisboa, Brusela eta Budapest artean antolatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.